Prestakuntza eta kontratatzeko laguntzak barne dituen `Barakaldo Lan Up' udal enplegu plana jarri du abian Inguraldek

Big data, marketing digital, industria-robotika eta fatxaden birgaitze lanetan langabeak prestatuko ditu planak, horiek baitira inguruko zenbait enpresek eskatutako gaitasun profesionalak 410.000 euro inbertituko ditu udalak, plana garatzeko

Barakaldo, 2019ko maiatzaren 31a

Inguralde garapen agentziaren bitartez jarri du udalak martxan udal funtsez ordaindutako enplegu plan hori: lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten 40 pertsonari zuzenduko zaio proposamena. 

Jarduneko alkate Amaia del Campok gaur adierazi duenez, "inguruko zenbait enpresek eskatutako gaitasun profesionaletarako prestakuntza emango du planak, bai eta tokiko enpresa eta erakundeei eskainiko ere langileak kontratatzeko laguntzak, planean parte hartuko dutenak bertan lanean has daitezen".

Horrela, bada, 410.000 euroz hornitu du udalak Barakaldo Lan Up Udal Enplegu Plana, lanik gabe daudenak lanean hasi eta inguruko enpresetako gabezia profesionalak murrizteko.

Lau ibilbide profesional garatuko ditu proiektuak, honako kualifikazio alorretan: Big data, marketing digitala, robot industrialen erabilpen eta programazioa eta fatxaden birgaitze jasangarria. Ibilbide bakoitzean, 10 lagunek hartuko du parte, gehienez, eta prestakuntza ikastaro erreal eta praktikoa egin beharko dute 100 ¿ 120 orduz. Ekain-uztailean egingo dituzte prestakuntza ikastaroak.

Emango diren lau espezialitate horietako profesionalak lanerako hartu nahi dituzten enpresei kontratatzeko laguntzak ematea da Udal enplegu plan honen beste alderdia. Era horretara, partaideek prestakuntza amaitu bezain laster, kontratatuak izan daitezke. Sei hilekoa izango da diruz lagundutako epealdia, eta abuztuaren lehenetik aurrera egiten diren kontratuak jaso ahal izango dituzte laguntzak. 

"Lan merkatura sarbidea eskatzen dutenentzako benetako eta kalitatezko enplegu aukerak eskaintzeko asmoz egiten ari diren diruzko ahalegin handia" nabarmendu du Amaia del Campok.  "Baralkadarrak dira gure kezka. Lan ezagatik egoera txarrenean daudenen aldeko ahalegina egin behar dugu. Alde horretatik, hau da abian jarri dugun lehen enplegu plana, eta ildo horri jarraitzeko asmotan gara", berretsi du alkateak.

GAUR EKINGO ZAIO INFORMAZIO KAMPAINARI
Gaur jarri du Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak informazio kanpaina abian, herritar guztiek planaren zehaztapenak ezagut ditzaten. Horrela, hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek Enplegu Zentroan kontsultatu ahal izango dituzte profilak (Dolores Ibarruri, 82 pasealekuan, Innobak Beurko Enpresa Zentroan), han egokitu baita aurten burutuko diren enplegu planei buruzko berariazko gune bat.

Aldi berean, kartelak jarriko dira hiriko hainbat lekutan, eta Inguralde eta Udaleko gizarte sareen bidez informazioa bidaliko da, bai eta mezuak ere mugikorretara.

Informazio gehiago: www.inguralde.eus

SUBIR